Hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko proiektua zehaztu gabe oraindik Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 4a, 13:30

ETBko albistegietan kasu, azken egunetan hainbat komunikabideetan agertu den informazioa argitzeko, Leioako Udalak hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko proiektua oraindik zehaztu gabe dagoela argitu du. "Udalaren asmoa eta konpromisoa honen inguruko ekimen bat martxan jartzea da, baina oraindik bide luzea geratzen da egiteko. Momentuz egin den gauza bakarra, Leioan hutsik diren etxebizitzak detektatzeko aurreko ikerketa bat baino ez da izan", azaldu dute tokiko agintariek. Horrekin, Udala beste erakunde publiko batzuekin jarriko da kontaktuan, adibidez Eusko Jaurlaritza, eta bide horretatik egin ahal izan diren proiektuak eta ekimenak zehaztu beharko ditu. "Ekimena martxan denean informatuko zaie Leioako herritar guztiei ohiko komunikazio bide guztietatik, baina momentuz aurreko fase baten baino ez dago proiektua", amaitu dutenez. Argazkian, etxebizitzen zozketa Leioan artxiboko irudian / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun