Dena den, biharkoan hamaika nobedade izango dira, tartean Euskal Herriko eta munduko ehunka mila euskaltzale mugitzen dituen bi mila kilometro luzeko esprinta nondik irtengo den, zein izango den aurtengo leloa, zein kantak alaituko dituen errepideak, kaleak zein tabernak... eta abar luze bat. Beranduago, jakingo da Korrika Uribe Kostatik noiz igaroko den eta, iaz ez bezala, aurten Lemoiz bisitatuko duen. Ekitaldia bere xumean zuzenean ikusteko parada izango da, bai Korrika.org webgunean eta baita Eitb.com-en ere.
"Korrika badator!" bideoa (© Korrika / AEK)
Bihar, osteguna,