Urtero bezala, gaur, asteazkena, azaroak 5, berbalagun taldeen aurkezpena egingo du
Egizu Getxo Euskaldun elkarteak. Hitzordua 19:00etan jarri dute Algortako kultur etxean, Villamonten. "Berbalagun guztiak gonbidatuta zaudete eta proiektua ezagutu nahi duen edonork baita ere", adierazi dute euskara taldekoek. Bertan meriendatxo bat egingo dute eta jarraian aurkezpena. Bukatzeko,
Udagoieneko Ostera jardunaldien barruan,
Euskaltzaleen Topaguneak eta Egizuk elkarlanean antolatuta, Iñaki Garitaonaindia "Gari" euskal musikari ezagunak eskainiko du solasaldiaz gozatuko dute. Saio ireki hori 20:00etan izango da,
"UK" aldizkariko kazetari batek zuzenduta. Aipatzea, hilaren 9an (igandea), azken sei urteetan bakarka edota bikote moduan ibili ondoren, MaldanBera taldearekin helduko dela Gari Areetako Andres Isasi musika eskolara, proiektu berri bati ekinez. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrerak 8 eurotan daude. Argazkian, berbalagunen merienda artxiboko irudian / cc-by Egizu.