Hona hemen zabaldu duten oharra:
Azaroak 9, naziek getoetara sartu zireneko urtemuga betetzen da; “Kristallnacht” edo “Kristal hautsien gaua” bezala ezagutzen den data. 1938ko gau hartan, nazien polizia eta hiritar ugarik, eraso pogromista basatiak burutu zituzten jendarte kolektibo gutxituen kontra.
Gaur egun, kapitalismoaren krisiak lagunduta, eskuin muturreko alderdi politiko ugarik, ideologia hori azalaratzen hasi dira berriro ere; eta talde nazi-faxisten indarberritzea ere ekartzen du horrek. Jendartea xaxatzen dute migranteen eta disidentzia sexualaren kontra; eta Euskal Herrian ere ematen ari den joera da. Ezkerreko militanteok, migranteok, disidente sexualok eta jendarte kolektibo gutxituok gara egoera hau bere integritate fisikoarekin ordainduko dutenak modu bortitzenean, baldin eta Euskal Herriko jendarteak, errealitate honen kontra jarrera garbia eta tinkoa hartzen ez badu.
Azken urteotan, inguruko herrialde ugaritan ikusi dugu faxismo horren gorakada eta ekarri dituen ondorioak: Grezian, migranteon kontrako eraso pogromistak egon dira, eta militante antifaxistak ere hil egin dituzte. Hungarian, disidente sexualon kontrako lege homofoboak onartu dituzte. Errusian, dozenaka disidente sexual hil dituzte modu odoltsuan. Ukranian, eskuin muturreko alderdien estatu kolpea eta gero, gerra krudela batean murgildu dira erresistentzia antifaxistaren kontra. Frantzian, migranteon kanporatzeak burutu dira. Espainiako hegoaldeko mugetan xenofobiaren erregimena inposatu egin da, Afrikatik laguntza eske datozen pertsonen kontrako sarraski amaigabe batean. Eta Euskal Herria ez da guzti horien erdian dagoen irla isolatu bat: Euskal Herrian ere, erasoak izaten ari dira. Sindikatuen kontrako erasoak, frankismoaren krimenak goraipatzen dituzten elkarretaratzeak, militanteon kontrako mehatxuak, hainbat alkateen jarrera arrazista...
Faxismoa, homofobia eta arrazakeria, ez dira “dezagertzear dauden jarrerak” edota “gertakari puntualak”. Herritarron kontrako mehatxu erreala da. Euskal Herriaren memorian bizirik dirauen gertakariak ain zuzen ere.
Azaroak 9, oroimenerako data bat baino gehiago da. Faxismoaren, homofobiaren eta arrazakeriaren kontrako bozgoragailua ere bada. Jakinda, jarrera totalitario horiek, oraindik ere etortzeke daudela modu bortitzago batean.
Horregatik, azaroaren 7an, 20:30ean Algortako Txiki-Otaegi plazan izango diren mobilizazio eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.
Faxismo, homofobia eta arrazakeriaren kontra mila kolore! Duintasuna, memoria eta justizia!