Unai Aranzadi getxoztarrak Getxoko Udalaren sentsibilizazio eta garapenerako heziketako deialdiaren barruko diru-laguntzarekin egindako "Jambo Amani?" (Bakea dugu?) dokumentalak Bartzelonako XI. Giza Eskubideen Jaialdiaren film labur hoberenaren saria jaso du. Hauxe da nazioarte mailan jaso duen bigarren saria, Zilarrezko Remi-a ere jaso zuelako Houstoneko (AEB) 47. Nazioarteko Zine Jaialdian. Une honetan mundu mailan interes handia erakarri duen lana Mexiko Nazioarteko DOCS DF Jaialdian ari da parte hartzen. Ordu erdiko iraupeneko dokumentalak Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazio Batuen birgizarteratzeko programa batean sartzea erakusten du. Irudiak 2012ko iraila eta urrira bitartean grabatuak izan ziren. Lana iazko maiatzean aurkeztu zuten Getxon eta ondoren mundu osoko jaialdi ugaritan ikusi ahal izan da. Argazkian, Laurent Nkunda Kongoko militarra / © Unai Aranzadi -
Independent Docs TV.