Biharko, larunbata, Ganekogortako mendilerrora joateko txangoa antolatu du Itzubaltzetako Gazte Asanbladak. IGAko neska mutilek Bizkaia eta Araba arteko mugan diren Ganekogorta eta Pagasarri mendietako gainetara igoko dira, hurrenez hurren 998 eta 673 metrora daudenak. Gazteek zabaldu dutenez, goizeko 9etan Itzubaltzeta / Romoko San Jose elizaren atarian lotu dira, bertatik abiatzeko. Ohartarazi dutenez, norberak bere bazkaria eraman beharko du. Aipatu ekimena IGAk darabilen "aisialdi alternatiboan" kokatzen da, "eredu propioa sortu" nahi duena. Argazkian, behi bat Ganekogorta eta Pagasarri arteko bidean, bisitariei so / cc-by Egizu! Getxo Euskaldun.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!