Bihartik, asteartetik, azaroaren 20ra bitartean zabalik egongo da Getxo udalerriko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (GGKE) "indartzen" laguntzeko eskaerak aurkezteko epea. Hain zuzen ere, diru-laguntzak, besteak beste, egoitzen mantentze zein langileen eta heziketako gastuak ordaintzen laguntzeko izango dira.
Getxoko Udalak 2014an 12.000 euro zuzenduko ditu deialdi horretarako. Iaz beste diru, beraz. 2012an, berriz, 18.720 eurokoa izan zen diru-kopuru hori. Diru-laguntza eskatu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan erregistratuta dauden dirua irabazteko asmorik gabeko elkarteek. Bere xedeen artean nazioarteko garapen lankidetzarako ekintzak, garapenerako hezkuntzako ekintzak, edo/eta sentsibilizazio ekintzak egitea daude eta udalerrian egoitza edo ordezkaritza finkoa eduki beharko dute, eskabidea aurkeztu baino bi urte baino lehenagotik gutxienez. Argazkian, Imanol Landa alkatea Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen diren hainbat elkarterekin, artxiboko irudian.