Izan ere, pasabidearekin eraikinean egiten ari diren lanak kanpoaldetik jarraitzeko aukera emango zaie bisitariei, metro gutxira jarraitzea ere, segurtasun baldintzapean eta gidari baten azalpenak entzunez. Proiektua gauzatzen ari diren zientzialari eta teknikariek ere, aipatu plataforma erabiliko dute lanei buruzko jarraipena egiteko. Lehenengo fase batean, goiko galeria bisitatu ahalko da eta, ondoren, antzeko dorre bat altxatuko dute galeria txikienean. Areetara begira dagoen galerian, alegia.
Eraikuntzan erabilitako materiala ikertzeko lehen lanak
Egituraren instalakuntza, hirurteko jarduketa-planaren barruan aurreikusitako ekintzetako bat da. 2,1 milioi euroko aurrekontua du hirurteko egitasmo horrek. Gogoratu hilabete honetan bertan hasi dela lanean EHUren diziplinarteko aditu taldea, udal teknikariekin batera, galeriak berreskuratu eta ondare horri balioa emateaz arduratuko den taldea. Bere lehen eginkizuna, galeriak eraikitzeko erabili zuten materialari zer gertatzen ari zaion ikertzea izango da –eraikuntzan lehenengoz erabilitako hormigoiak–, hori jakinda lehengoratze lanak hasteko.