El Salvadorko egoera gertutik ezagutuko dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 12a, 12:08

Gaur, asteazkena, Francisco Valencia "Diario Co Latino" San Salvadorko (El Salvador) egunkariaren zuzendariak bisitatuko du Algortako Eztabaida gune antiautoritarioa (Villamonte plaza, A4). Aipatu lagunak Erdialdeko Amerikako herrialde horren historia hurbilari errepasoa egingo dio; 12 urte irain zituen gerra zibilari eta FMLNren orain gutxiko garaipenari, alegia. Hitzordua 19:30ean izango da. Eztabaidako kideek azaldu dutenez, kazetak 124 urtez eutsi die atentatuei, zentsurari, boikotari eta arazo ekonomikoei. "El Salvadorko prentsaren ahots independente eta kritikoa izanik, errotatiba errebelde horrek egunez egun inprimatzen jarraitzen du arratsaldeko egunkaria", azaldu dutenez. Bere leloa: "Más de un siglo de credibilidad". Argazkia: cc-by-nc Felipe Canova.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun