EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen film laburrak ikusgai PreZinebin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 12a, 14:05

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek beraien film laburrak erakutsiko dituzte gaur, asteazkena, iluntzeko 8etan, Bilboko Campos Eliseos antzokian, PreZinebi egitarauaren baitan. Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 56. edizioaren bezperatan egingo da ekitaldia, ostiralean hasiko baita, EHUko iturriek gogorarazi dutenez. Horrela, "Reset" (Naroa Gallego, Mikel Balseiro, Carolina Celorrio, Miren Rodrigo, Leire Pérez eta Jon Zurimendi), "Ninit" (Iera Díaz), "Erdoildutako auzoa (Hodei Azueta, Aitor Baztarrika, Eñaut Garmendia eta Antton Telleria) eta "También hay monstruos buenos" (Clara Maya) film laburrak ikusi ahalko dira. Halaber, "Nexos conexos" (Carolina Bugallo, Natalia de la Fuente, Thais Intxaurtieta eta Itxaso Delgado), "Mentes invisibles" (Mikel Durán, Hodei Giménez, Asier Gorostieta, Alvaro Fernández eta Sergio Juarros), "GAL" (Endika Etxaide) eta "Mar Muerto" (Janire Bermejo, Álvaro Moreno, Julen Yuguero, Estíbaliz Ortiz de Zárate, César Calvar, Ane Prada eta Erik Ruiz) lanak ere emango dituzte. Argazkia: © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun