Gizarte Ekintza Sailak aurrekontuetan islatutakoaren arabera, 455.445 euroko inbertsioa egingo du Zainduz programa garatzeko, eta 44.000 euroko beste inbertsio bat programaren laguntza teknikorako. Laguntza horiek mendetasunaren arloko prestazio eta diru-laguntzen barruan daude; Bizkaiko Foru Aldundiak 105 milioi bideratuko ditu 2015ean arlo horretara.
