Ordubete baino gehiago luzatu zen mobilizazioa, Leioatik! Leioako campuseko ikasle proiektu komunikatiboak aipatu duenez. Bukaerako ekitaldian ikasleek adierazi zutenez, euskarak EHUn duen presentzia "negargarria" dela: "EHUko karrera asko eta asko ezin dira euskaraz ikasi bere osotasunean. Eta 'Euskal Herriko Unibertsitatean' ez bada, non izango ote dugu aukera kalitatezko hezkuntza publiko eta euskalduna jasotzeko? EHUk ez al luke ba, euskararen aldeko apustu tinko eta sendoagoa egin beharko?".
Elkarlanerako deia
Bitartean, unibertsitatean euskaraz bizi eta ikastea nahi bat izatetik errealitate bihurtzeko elkarlanera batzera deitu zituzten atzo ikasle, irakasle eta unibertsitateko langileak: "Egoera hau aldatu nahi dugun asanblada, antolakunde, proiektu, eta euskara taldeok epe labur zein luzeari begirako lanketari ekiten diogu gaur. Euskaraz ikasi eta bizi nahi dugun ikasleok saretzea ezinbestekoa da egoera aldatzeko", esan zuten.
Atzoko mobilizazioaren bideoa (cc-by-nc Leioatik!)
Manifestazio jendetsua hartu zuen atzo Leioa eta Erandioko campusak.