Gazte Komunisten Kolektiboak aurkeztuko dituzte gaur Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 14a, 12:37

Gazte Komunisten Kolektiboen iritziz, "munduko herrien eta langile klasearen etsaia" da Europar Batasuna. Bertatik omen datoz "pribatizazio aginduak, soldata jeitsiera aginduak, tasen igoerak eta beste hainbat eraso", aipatu dutenez. Gauzak horrela, "borroka tresna bat" eskaini nahi diete gazteei GKKek: "zure interes eta eskubideen alde borrokatzeko tresna bat, baita borroka hauek sozialismoarengatiko borroka bihurtzeko arma ere". Izan ere, beraien ustez, "duda izpirik gabe" sozialismoa da "gazteriaren etorkizuna bermatu dezakeen sistema bakarra". Sozialismoaren aldeko borrokaren zabalpenaren beharra ikusita gaur, ostirala, aurkezpen ekitaldia izango da Astrabuduan, Uribe Kostako Gazte Komunisten Kolektiboek zabaldu dutenez. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Josu Murueta kultur etxean. Argazkian, hainbat gazte komunista 2012ko irailaren 26ko grebaren piketean.

Bertan, Gazteria Komunistaren proiektu politikoa eta borroka estrategia azaldu eta eztabaidatuko dituzte, baita aurtengo kurtsorako lana aurkeztu ere.

Uribe Kostako hainbat gaztek, desberdintasun sozialen aurka borrokatzeko antolatzea erabaki zuten orain urte eta erdi, "gure auzoetako langileria eta herri sektoreko ikasle, gazte langile eta langabeei klase kontzientzia sortaraziz, horren bidez, sozialismoaren eraikuntza ahalbidetzeko". Horretarako, Uribe Kostako Gazte Komunisten Kolektiboa sortu zuten 2013ko otsailean. Handik urte erdira, 2013ko irailean, Gazte Komunisten Kolektiboek talde bat eratu zuten Leioa eta Erandioko campusean, hainbat fakultate eta unibertsitate eskolako zenbait ikaslek osatuta.

Gazte Komunisten Kolektiboek zabaldutako esku-orria (pdf)



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun