Uribe Kostako elizetara txangoa egingo dute etzi berbalagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 14a, 13:34

Uribe Kostako berbalagunek aukera izango dute igande honetan, azaroak 16, eskualdeko hainbat eliza ezagutzeko. Izan ere, etzi izango dute udazkeneko azken berbatxangoa; oraingoan, Sopela, Getxo eta Erandioko tenpluak aukeratu dituzte ibilbide gidatua egiteko. "Jesus Muñiz Petralanda izango dugu hizlari bisitan zehar. Bera aditua da elizako arkitektura eta eskulturari dagokienez, Bizkaiko Eleiz Museorekin lolututako ikerlaria da. Gai horietaz hainbat lan argitaratuta ditu", azaldu dute antolatzaileek. Interesatuek 3 euro ordaindu beharko dituzte, umean doan. Aldez aurretik izena eman daiteke honako elkarte eta bitartekoen bidez: Erandio (berbots@gmail.com / 630 404 170), Sopela (aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364), Getxo (egizugetxo@gmail.com / 644 277 155). Berbatxangoak Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu! eta Getxoko Egizu! elkarteen artean antolatzen dituzte, "eskualdeko ondarea, euskara eta euskal kultura sustatzeko". Argazkian, uriaren 26an eskualdeko ardoak dastatzeko aukera izan zuten berbalagunek / cc-by Egizu.

Geratzeko lekuak / Non eta noiz

• Erandion, 9:30ean, gasolinoan.
• Algortan, 9:45ean, metroko markesinan.
• Sopelan, 10:00etan, elizan.

Bisita gidatuak

10:00etan Sopelako San Pedroko eliza, 11:30ean Getxoko Andra Mari eta 12:45ean Erandioko Andra Mari elizako bisitarekin amaituko dute ibilbidea. 14:00etan buelta Erandiora (gasolinoa), Algortara eta Sopelara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun