Oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, Bizkaibuseko gidari batek autobusaren kontrola galdu eta garraio enpresa bereko beste ibilgailu baten kontra talka egin du, Leioa eta Erandioko campusean. Ondoren, kolpea jaso duen autobusak EHUren Arte Ederren fakultatea jo du. Behintzat, horrela jaso dute hainbat hedabidek, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak aipatuz. Istripua 11:00ak aldera gertatu da eta ez da inor zauritu. Kalte materialak baino ez dira izan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazotakoa argitzeko. Bitartean,
Leioatik! Leioako campuseko ikasle proiektu komunikatiboak zabaldu duenez, autobusen ohiko geralekuak aldatu dira istripuaren eraginez. Besteak beste, Bilboko busek Garai kafetegiaren alboan izango dute geralekua. Argazkian, istripuak ikusmin handia piztu du campusean / cc-by-nc Leioatik!