Asteazkenean deklaratu behar dute Aldapako etxe-gabetzean identifikatutako 14 lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 14a, 18:22

Ertzaintzak aurkeztutako salaketak tarteko, datorren astean aurkeztu beharko dira epailearen aurrean, ekainaren 24an Algortan gertatutako etxe kaleratzean elkartasuna adierazi zuten 14 lagun. Egun horretan, etxetik kaleratzera zihoazen familiarekiko elkartasunez dozenaka senide, auzokide eta hiritar batu zen Aldapako 23. atariren ondoan. Ertzainek, ordea, muzin egin zioten komunikatutako elkarretaratzeari eta bildutako 150 bat lagunen aurka oldartu ziren, hainbat zauritu eraginez, jendea etxebizitzako ataritik urruntzen lortu arte. Etxe barruan ere, pare bat dozena lagun saiatu zen eusten koltxoiez eta altzariz babestutako ateari, baina ertzainek aurretik eraman zuten eta banan-banan lagun guztiak atera eta identifikatu zituzten. Tartean, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, uztailaren 9an epaitu zutena. Bada, Getxoko EH Bilduk elkarretaratzea deitu du asteazkenerako, hilak 19, Getxoko Justizia Jauregiaren aurrean. Hitzordua 11:00etan jarri dute, "Etxe kaleratzerik ez! Elkartasunaren kriminalizaziorik ez!" lelopean. Argazkian, ekainaren 24ko etxe-gabetzea / © Getxotik_aske.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun