Ura moztuko dute astelehenean Areetako hainbat kaletan

Astelehenean, azaroak 17, ur horniduran mozketa programatua izango da Areetan, Santa Ana eta Ibaibide kaleen arteko bidegurutzean balbulak berritzeko lanak direla eta. Getxoko Udalak zehaztu duenez, ur hornidura bost bat orduz kenduko da, goizean, 09:00etatik 14:00etara arte. Lan horiek eragina izango dute honako kale eta atalondoetan: Santa Ana kalea, 2-4-6-7-9-15-16-17-18-19 eta 21; Máximo Aguirre, 15-17-18-19-21-23-24 eta 26; Bidebarrieta, 6-12 eta osasun etxea; Ibaibide, 14-16-18-20-22-24-32 eta 34; Amaia, 17-19-21-22-23-24-25-26-29 eta 31; eta Joaquín Arellano, 9-11 eta 14. Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun