Astelehenetik (azaroak 17) aurrera, abenduaren 17ra, biak barne, Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak prebentzio-zerbitzua egingo dute udalerriko DBH edota LHko bederatzi ikastetxe inguruetan. Prebentzio-zerbitzuaren helburua, droga salmenta txikiak eta drogekin trafikatzea eta larderiazko lapurreta txikiak (batez ere dirua eta sakelako telefonoak) arma zuriekin egiten dituzten pertsonen presentzia saihestea da,
Udalak adierazi duenez. Operatiboa modu koordinatuan egingo dute bi polizia erakundeek, eta horren arabera banatuko dituzte egunak eta ordutegiak, polizia-patruila desberdinek ikastetxeak zain ditzaten. Errondak eskolan sartu eta irteteko orduetan eta jolas-orduetan egingo dituzte. Halaber, tokiko arduradunek zehatu dutenez, bi poliziek euren artean informazioa trukatzen jarraituko dute, egindako ekintzei buruz. Ondoren, informazio hori erabiliko dute udalerriko ikastetxe guztietan burututako jardueren inguruko balorazio orokorra egiteko.