Ertzaintzak 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiral arratsaldean, bide-segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez, Gorlizen harrapatu zuten laguna, kotxea BI-2704 errepidean zehar, Gandias zubitik gertu, "modu irregularrean" gidatzen ari zela. Hainbat lekukok ohartarazi omen zuten Polizia Autonomikoa (agenteak "dokumentazio kontrol prebentiboa" egiten ari ziren bertan), ibilgailua "eseak egiten" zihoalakoan eta hainbat aldiz kontrako errailak sartu zelakoan. Baimendutakoa baino sei bider handiagoa izan zen proban eman zuen alkohol tasa, polizia iturriek diotenez. Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, botatako aire litroko 1,63 miligramo alkohol eman zuen egindako probetako batean, baimendutako 0,25 denean. Hori dela eta, atxilotu egin zuten gizona. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!