Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta "UK" aldizkariak urte erdialdean abiatu zuten
ArgIHIzkiak literatur lehiaketaren hirugarren edizioa, Uribe Kostako hainbat erakunde publiko (Leioa, Berango, Getxo; eta Makomunitatea) eta zenbait elkarterekin (Berbots, Bizarra Lepoan, Aitxu!, Berbalamiñe eta Leioako berbalagunak) elkarlanean. Bada, argazkietan oinarritutako hirugarren testu laburren lehiaketak baditu
irabazleak. Gaur emango dituzte ezagutzera horien izenak, 19:30ean, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean egingo duten ekitaldian. Sari banaketa egiteaz gain, ArgIHIzkiak lehiaketan oinarritutako erakusketa aurkeztuko dute saio berean. Mostra abenduaren 4ra arte egongo da ikusgai Villamonteko aretoan, astegunetan goiz zein arratsaldez, eta asteburuetan larunbatean bakarrik. Argazkian, ArgIHizkiak lehiaketako lanen erakusketa 2012an.