Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Areetan, bulego batean sakeleko telefonoa lapurtzea egotzita. Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, aipatu bulegoko balkoira heldu zen gaztea, eraikinean lanak egiteko jarritako aldamioak erabilita. Bestalde, ostiralean, hilak 14, 25 urteko gizonezkoa atzeman zuen EAEko Poliziak, goizeko 9ak aldera, Neguriko urbanizazio bateko trastelekuetan indarrez lapurtzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, komunitateko langile batek atxikitu zuen ustezko lapurra, ertzainen patruila iritsi arte. Diotenez, Bilboko Rodriguez Arias kaleko obra bateko aldageletatik joan den astean lapurtutako hainbat agiri (DNI eta gidatzeko baimen bana) ere bazeramatzan aldean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!