Gizon bat atxilotu dute Getxon urruntze-agindua urratzea leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 17a, 14:58

Getxoko Udaltzaingoak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen joandako ostiralean, bere bikotekide ohiarengana, 29 urteko andrea, gerturatzeko debekua ez betetzea egotzita. Udal iturriek zabaldu dutenez, debeku-neurria betetzen zela zaintzen ari ziren udaltzainek, gizonezkoa babestutako biktimaren etxebizitzatik 100 metro baino gutxiagora zegoen banku batean eserita zegoela atxilotu zuten. Diotenez, "etxeko sarrera eta irteerak begiratzen zituen bankutik". Indarrean zegoen babes-aginduan biktimaren etxebizitzatik 300 metrora hurbiltzeko debekua jasota zegoenez eta debeku hori betetzen ez zuenez, udaltzainek gizonezkoa atxilotu zuten eta Getxoko Guardiako Epaitegira eraman dute. Argazkian, sexu indarkeriaren kontrako kontzentrazioa, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun