Erandion lapurtutako auto bat Barakaldoko istripu batean topatu du Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 17a, 16:06

Gaur goizaldeko 4ak aldera, auto istripua izan da A-8 autobidea Barakaldoko udalerritik igarotzen den zatian, 123. kilometroan, Kantabriarako bidean. Renault 19 modeloko autoak galtzadatik irten da eskuinetik, eta babes-hesiaren kontra jo du. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, hainbat patruila bertaratu eta ezbeharra izan duten bost pertsonak atxilotu ditu Ertzaintzak. Izan ere, ohiko egiaztapenak egin ondoren bostak zihoazen ibilgailua asteartean Erandion lapurtu zutela eta jarritako salaketaren berri izan dute poliziek. Gainera, gidariari, 25 urteko mutil bat, alkoholaren eraginpean gidatzea ere leporatu diote. Izan ere, positiboa eman ei du alkohol-kontrolean (0,57, ertzainen arabera) eta bide-segurtasunaren kontrako delitu batengatik inputatu dute. Atxilotutakoak 25 eta 37 urteko gizonezko bana eta 25, 31 eta 35 emakumezko bana izan dira, guztiak zauritu direla istripuan. Atxiloak Sestaoko ertzain-etxean daude, epailearen esku jartzeko zain. 37 urteko gizonak baino ez omen ditu aurrekariak; zehazki, lau aldiz atxilotu dute hainbat deliturengatik. Argazkian, gizonezko bat alkoholemia kontrola egiten / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun