Getxoko Udaltzaingoaren bertsioari jarraiki, ibilgailua arakatzean, xehetasuneko bi balantza, marihuana txikitzeko aparailuak, beste hiru kukulu, kristalezko botea eta barruan hiru plastikozko poltsa (normalean dosiak banatzeko erabiltzen direnak) aurkitu dituzte agenteek; baita kirola eta beste jarduera batzuk egiteko hainbat objektu ere. Atxilotuek esan dute ez dakitela norenak izan zitezkeen gauzak. Xehetasun handiagorekin egindako beste miaketa batean, 955 euro aurkitu ditu poliziak, autoaren gidariak barruko jantzian ezkutatuta zeraman beste galtzerdi batean sartuta.
Gainean zeramaten droga kopurua, dosietarako poltsak, balantzak eta dirua ikusita, udaltzainek bi gizonak atxilotu zituzten, osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita. Behar diren dilijentziak bete ondoren, epailearen esku geratuko dira aipatutako gizonak.