HAPOn genero ikuspegia zelan txertatu eztabaidagai bihar Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 19a, 18:01
Emakundek sustatutako Berdintasun Foroa izeneko ekimenaren barruan, ostegun honetarako, azaroak 20, saioa antolatu du Lemoizko Udalak. Horrenbestez, batetik, 2014an egindako diagnostikoarekin lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Eta bestetik, diagnostiko horretan azaltzen diren neurriak genero ikuspegitik Hirigintza Antolatzeko Plan Nagusian nola txertatu eztabaida dute, tokiko agintariek azaldu dutenez. Herritarren proposamenak jasotzeko, "word cafe" delako sistema erabiliko dute. Hitzordua 18:00etan jarri dute Armintzako kultur etxe aurrean, Emakunderen autobusean. Argazkian, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak egindako elkarretaratzea, artxiboko irudian / © Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun