Udalarekin batera, Genero Indarkeriaren Kontrako I. Txio Lehiaketa deitu du Barrikakoak elkarteak. Sariketa
Twitter sare sozialaren bidez, genero indarkeria gaitzesten duten mezu, lelo edota esamoldeen bidalketan oinarritzen da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Gauzak horrela, txio bakoitzak gehienez 140 karaktereko luzera izan beharko du. Era berean, #Barrika25N traola sartu eta @Barrikakoak-ari aipamena egin beharko zaio. Txioen bidalketa azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunera bitartean gauzatu ahal izango da. Epaimahaiari dagokionez, Barrikakoak elkarteak izendatutako pertsona batekin, Barrikako Udaleko Berdintasun zinegotziak eta Uribe Kostako Mankomunitateko teknikariak osatuta egongo da. Udal arduradunen hitzetan, hiru pertsona horiek izango dute txioen originaltasuna baloratzeko ardura. Saria, Athletic-en kamiseta lehen taldeko jokalariek sinatuta, emakumezko zein gizonezkoak. Argazkia: cc-by-nc-sa Fumi Yamazaki.