Eraso matxisten kontrako hainbat jarduera egunotan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 20a, 13:07

Urtero legez, azaroaren 25arekin lotuta, Sopelan eraso sexistak ez dituztela onartzen aldarrikatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte Itzartu elkarteak eta tokiko Udalak. Azaroaren 15ean berbarako, emakumeentzako autodefentsa feminista tailerra egin zuten. Larunbatean, hilak 22, berriz, Burbujas taldeak “Punto medio” lana antzeztuko du Kurtzio kultur etxean, 20:00etatik aurrera, sarrera debalde. Arrate Etxeberriaren zuzendaritzapean, Begoña Hernández eta Vevi Mateos aktoreek antzeztuko dute "bi mutur" dituen lan hau: ikuspegi baikorra eta ezkorra, zuria eta beltza. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean hain zuzen ere, ohi den legez kontzentrazioa izango da 19:00etan udaletxe plazan. Horren ostean, manifestuak irakurriko dira eta mahai-ingurua ospatuko da udaletxeko sarreran. Argazkian, Sopelako bi emakume gazte eraso sexisten kontrako pankarta alboan.

Azkenik, azaroaren 27an genero ikuspegiko zinea izango da Kurtzion, 18:00etatik aurrera. “La maleta de Marta” dokumentala proiektatuko dute, sarrera debalde.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun