Koldo Losada aktore getxoztarra hilda agertu da indarkeria zantzuekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 20a, 13:42

Europa Press albiste agentziak aurreratu duenez, Koldo Losada 54 urteko aktore getxoztarra da Bilboko Abando auzoan hilik eta indarkeria zantzuekin agertu den gizonezkoa. Bart, biktimaren lagun batek ohartarazi du Ertzaintza, gorpua Bilboko Lersundi kaleko 16. zenbakian aurkitu ostean. Gizon horren, Losadaren bikotekidearen, dei "arraro bat" jaso ostean gerturatu da emakumea laguna zuenaren etxera, eta bertan gorpua topatu du, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Heriotzaren eragile izan daitekeelakoan, ordu gutxira Ertzaintzak bikotekidea atxilotu du. Heriotza eragin duen armaren bila dabil Ertzaintza, oraingoz aurkitu ez baitu. Izan ere, buruan kolpea ei zuen getxoztarrak. Koldo Losadak ibilbide luzea zuen aktore gisa. Antzerkian zein telebistan egin zuen lan, "Pilotari", "Goenkale", "Cuéntame", "Aida", "Amar en tiempos revueltos" edo "Águila Roja" telesailetan, baita zineman ere, "Eutsi" (2006), "Mystikal" (2008), "No Controles" (2010) eta "El abuelo que salto por la ventana y se largó" (2013) filmetan, besteak beste. Argazkian, Koldo Losada "Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa" antzezlanean / © Ados Teatroa.

Zenduaren arrebak nebaren bikote erlazioa "aspalditik jasanezina" zela adierazi du, Naiz.info agerkari digitalak zabaldu duenez. Hori baieztatu omen dute bizilagunek ere, zeintzuek bikotea banatzen ari zela azpimarratu duten. Aktore getxoztarraren txakurra ere hilda agertu da gertuko zakarrontzi batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun