Hain zuzen ere, Bizkaiko hiriburuko Lersundi kaleko 16. zenbakian, bere etxean, hilik topatu zuten asteazken goizean Koldo Losada, buruan kolpea zuela. Handik ordu gutxitara atxilotu zuten bere bikotekidea, aktore getxoztarraren hiltzailea delakoan. Ordutik Ertzaintzaren eskuetan dago gizona eta, jakinarazi dutenez, datozen orduetan epailearen aurretik pasako da. EITBk zabaldutakoaren arabera, bihar izango da hori. Losadari egindako autopsiaren emaitzen zain ere badaude ikertzaileek.
Koldo Losadak ibilbide luzea zuen aktore gisa. Antzerkian zein telebistan egin zuen lan, "Pilotari", "Goenkale", "Cuéntame", "Aida", "Amar en tiempos revueltos" edo "Águila Roja" telesailetan, baita zineman ere, "Eutsi" (2006), "Mystikal" (2008), "No Controles" (2010) eta "El abuelo que salto por la ventana y se largó" (2013) filmetan, besteak beste.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.