Datorren astearteko emakumeenganako bortxakeria salatzeko nazioarteko egunaren harira,
Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladak Asteburu Morea lelopeko jardunaldiak abiatuko ditu gaur gauean, eraso horiek salatu eta egoera iraultzeko proposamenak jendarteratzeko. Abenduaren 1era arte luzatuko dira ekimenak. Horrezkero, gaur gaueko 9etan hainbat kantautore ariko dira Branka herriko tabernan, eta bitartean asanbladako partaideek cocktail moreak prestatuko dituzte. Bihar, berriz, "Amazonas" dokumental proiektatuko dute, toki berean, iluntzeko 7etatik aurrera. Asteartean, emakumeen aurkako biolentzia ez izateko aldarrikatuko dute herrian zehar, 20:00etan Santa Eugeniatik irtengo den manifestazioan. Jardunaldien azken ekimena abenduaren 1ean izango da. Astelehen horretan, "Pertsonentzako lekuak. Genero perspektiba hirigintzan" hitzaldia izango da herriko kultur etxean, 19:30ean. Berbaldia Hiri.Dunak hirigintza estudioko kideek emango dute, Sopelako Udalarekin batera udalerri horren herrigunea zaharberritu eta eraldatzeko
prozesu partehartzailea martxan jarri duena. Argazkian, IEAren aurreko mobilizazio bat.