Sexu aniztasuna eta askatasunaren aldeko bidean, bigarren ekimena egingo dute gaur Erandioko Gautxori elkarteko lokalean, Altzagako azoka zaharraren aurrean. Iluntzeko 6:30etik aurrera
"The Rocky horror picture show" kultuzko film musikala proiektatuko dute. Emanaldiaren ostean, mokadua eta solasaldia izango dira. Filma Richard O'Brien aktore eta gidogilearen "The Rocky Horror Show" antzezlan musikalean oinarritu zuen Jim Sharman zuzendari estatubatuarrak 1975ean. Filmaren protagonistak Tim Curry, Susan Sarandon eta Barry Bostwick aktoreak izan ziren. Estreinatu eta denbora gutxira kultuzko filma bilakatu zen, gaur egun arte eta batez ere mundu anglosaxoian zinema areto eta antzoki ugaritan antolatutako ikuskizun eta festetan pantailaratu izan ohi dela. Ez da gatza zaleak filmako pertsonaien gisa mozorrotuak agertzea edo soinu bandako abestiak abestea. Argazkian, "The Rocky horror show" antzezlanaren irudi bat / cc-by Sebastian Dooris.