"Sopela pertsonen gunea" eta aurrekontu parte-hartzaileak hizpide gaur batzar berean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 24a, 13:33

"Sopela pertsonen gunea" prozesuaren lehenengo proposamena aurkeztuko du gaur, astelehena, tokiko Udalak. Hitzordua 19:00etan izango da Kurtzio kultur etxean, eta bilera berean aurrekontuen prozesu parte-hartzailearen ondorioen aurkezpena ere egingo dute. "Sopela, pertsonen gunea" Sopelako erdiguneko bizitza kalitatea progresiboki hobetzeko lan prozesu estrategikoa da. "Inkestan jasotako informaziotik, udaletxea eta eliza konektatzen duen ibilbidea garrantzitsuena dela ondorioztatu dugu, UDELI izenekoa. Orokorrean, ibilbide hau erabiliena dela esan da eta zehazki, Akilino Arriola kalea, Jauregizar plaza eta eliza inguruko espazioen kalitatea hobetzea interesgarria litzatekeela ondorioztatu da", azaldu dute agintari sopeloztarrek. Proposamena herritarren gustokoa bada eta funtzionatzen badu, denborarekin herri osora zabaltzea litzateke asmoa. Argazkian, aurrekontuak lantzeko bilera herritarrekin, artxiboko irudian / © Sopelako Udala.

Prozesua diagnosiarekin hasi zen maiatzean, eta irailean zehar, proposamenak landu ondoren, herritarren iritzi eta kezkak jaso ziren. Orain lan honen guztiaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Prozesuan zehar, herritarrek parte hartze aktiboa izan dute tailerretan, bileretan, mahai teknikoetan eta kiroldegian egin zen erakusketa parte hartzailean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun