Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, biharko, elkarretaratze ugari deitu dituzte Uribe Kostako emakumeen elkarte, administrazio publiko zein eragile feministek. Besteak beste, Mankomunitateko udalerri bakoitzean kontzentrazioa egingo dute. Horrenbestez, 11:30ean jarri dute hitzordua Berangon, 12:00etan Barrikan, 12:30ean Plentzian, 13:00etan Lemoizen, 13:30ean Gorlizen, 18:30ean Urdulizen eta 19:00etan Sopelan. Berango (frontoian) eta Urduliz (kultur etxean) kenduta, gainontzeko herrietan udaletxeen aurrean egingo dituzte bateratzeak. Eguerdiko 12:15erako, berriz, Leioako Bulebarrean jarri dute hitzordua. Bestalde, genero indarkeriaren aurkako konzentrazioa izango da Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, 19:30ean, Gizatiar emakume taldeak antolatuta. Algortako Bilgune Feministak, berriz, ekintza ibiltaria eta ekitaldia egingo ditu, Telletxen hasita. Eta Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladak 20:00etarako deitu du manifestazioa, Santa Eugenia plazatik. Argazkian, sexu erasoen kontrako elkarretaratzea Algortan, artxiboko irudian.