Harreman homosexualak dituzten gizonezkoen kolektiboan transmisio kate batek soilik bi urtetan 26 infekzio eragin dituela dioen ikerketa bat aurkeztu bezperan egin du ohartarazpena Zulaicak. Carlos III. Institutuak eta Osakidetzak egindako lana bihar plazaratuko dute Malagako GeSIDA kongresuan.
Arreta farmazietan
GIB testa gauzatzeko baimendutako farmazietan hainbat informazioa eskaintzen dute, dena era pribatuan. Besteak beste, analisiaz, horren emaitzez, leiho aldiaz eta neurri prebentiboak hartzeak daukan garrantziaz argibideak ematen dituzte. Analisia hatzean ziztada txiki bat ematean datza, hortik tira erreaktibo batean jarriko diren tanta batzuk lortu eta hamabost minuturen bueltan interesatuak emaitza ezagutuko du.
Uribe Kostako botikak
• Algorta: German Martínez, Basagoiti etorbidea, 45. 944 914 632.
• Areeta: Elena Ellacuria, Andres Larrazabal kalea, 7. 944 637 971.
• Sopela: Maria Iturbe, Iparragirre kalea, 3. 946 764 768.
Hiesa edo Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea pairatzeko aukerak gutxitzeko neurririk hoberena "sexu-harremanetan prebentzio-neurriak erabiltzea" da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur prentsa ohar bidez gogoratu duenez. Norberak hartu beharreko prebentziorako baliabideez gain, GIB (giza immunoeskasiaren birusa) eta sifiliaren testak egiteak gaixotasuna garaiz harrapatzeko tresna izan daiteke. Uribe Kostan, hiru dira test horiek egiten dituzten farmaziak, era guztiz anonimoan eta bost euro ordainduta. Algortan, German Martinezen botikan, Basagoiti etorbideko 45. zenbakian; Areetan, Elena Ellacuriarenenean, Andres Larrazabal kaleko 7. zenbakian; eta Sopelan, Iparragirre kaleko 3. zenbakian, Maria Iturbek duen farmazian. Horietaz gain, Bizkaian,