Are gehiago urrundu egin dute Sergio Polo preso sopeloztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 25a, 11:25

Sergio Polo Escobés euskal preso politikoa Algeciraseko kartzelaraino urrundu egin dute, Etxerat elkarteak joan den aste bukaeran jakinarazi zuenez. Azken denboraldi honetan Cordobako espetxean zegoen, Sopelatik 808 kilometrora, eta oraingoan, are eta urrunago eraman dute, Algecirasko espetxeraino hain zuzen ere, 1.060 kilometrora. Herrikide batek UKBERRI.NETi gaineratutakoaren arabera, hiru hilabeterako isolamenduan sartu dute "Botafuegoko sarraski kartzelan". 42 urteko sopeloztarra 1999ko martxoan atxilotu zuten, ETAren Donostia komandoko kidea izatea leporatuta. Ordutik dei kartzeletatik igaro da, eta guztiak Euskal Herritik urrun: Valdemoro eta Alcala (Madriden), Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), eta azken biak, Cordoba eta Algeciras (Andaluzian). Besteak beste, 1993ko martxoan Donostian Emilio Castillo López de la Franca guardia zibilaren hilketan parte hartu zuelakoan, 48 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Sergio Polori. Argazkian, 2013ko hasieran preso politiko sopeloztarrak Picassenten eta Cordoban jasandako isolamendu egoera salatu zuten herrikideek / © Sopelako Herrira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun