Igandean, 130 bat lagunek parte hartu zuten
Getxoko Udalak,
Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinak plataformak bultzatutako “
Bizilagunak: aldameneko familia” ekimenaren barruan izandako 15 bazkarietan. Iaz ere 130 pertsona elkartu zituen 16 bazkaritan, udal iturriek emandako datuen arabera. Elkar ezagutu eta beren errealitate desberdinei buruz hitz egiteko, 30 familiek eta 15 dinamizatzailek partekatu zituzten janariak, eta esperientzia oso positibotzat jo dute, "ekimenak beraien arteko hurbilketa eta ezagutza ahalbideratu zituelako". Etxekoekin batera, Filipinak, Peru, Bolibia, Argentina, Ekuador, Errumania, Uruguai, Mexiko, Guatemala, Frantzia eta Ingalaterrako familiek hartu zuten parte. Larunbat honetan, azaroak 29, parte hartu duten EAEko udalerri desberdinetako familiei eta dinamizatzaileei aitorpen-ekitaldia eskainiko diete Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Getxoko Udalak eta Egizu elkarteak autobus bat antolatu dute, getxoztarrek Donostiara joan ahal izateko. Argazkian, igandeko bazkarietako bat / © Getxoko Udala.