Erandion ere kaleratuko dira emakumeen aurkako indarkeria salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 25a, 15:22

Uribe Kostako herrietan bezala, Erandioko Altzaga auzoak ere Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko mobilizazioa hartuko du. Bertako kolektibo feministek deituta, 19:30ean manifestazioan aterako dira Erandioko metro geltokiko plazatik, herriari bira zaratatsua egiteko. Antolatzaileek lapiko, txilibitu eta zarata egin dezaketen bestelako tresnak eramateko animatu dituzte Erandioko emakume eta gizonak. Zoritxarrez, pasa den hilabetean bertan egin behar izan zuten gaur bezalako elkarretaratzea, urriaren 2an. Orduan gizonezko batek bere bikotekidea zen Erandioko neska gazte bat 24 orduz bahitu eta fisikoki eta sexualki erasotu zuela salatu zuten. Argazkian, gizonezko bat Altzagan, kartel bati begira.

Ekimenaren kartela

unnamed
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun