Ahal Dugu (Podemos) alderdiak Leioan dituen militantziak zein zaleek batzar garrantzitsua daukate gaurkoan, udalerrian indar politikoa egituratzeko. Leioako Ahal Duguren taldeak zabaldu duenez, gaur, asteartea, tokiko herri kontseilurako eta idazkaritza nagusirako hautagaiei bermea emateko asanblada irekia izango da, iluntzeko 7etatik aurrera, Kultur Leioako 4. solairuan. Hasieran biltzarra Sakonetako erabilera anitzeko gelan egitekoa bazen ere, antolatzaileek aitortu dute aipatu lokala erreserbatzeko zailtasunak izan zituztela eta gaur bertan egin dute asanblada Kultur Leioara aldatzeko proposamena. Uribe Kostan eta Erandion lau dira egun Ahal Dugun dituen talde edo zirkuluak: Erandio, Getxo, Leioa eta Sopela. Azken horrek, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerriak batzen ditu. Lau zirkuluek era koordinatuan lan egiten dute,
Uribe Kostako Ahal Duguren izenpean. Adibidez, Estatu mailako alderdiaren antolakuntza proposamena landu zuten batera. Bestalde, bihar, goizeko 11:30ean, Iñigo Errejon Podemoseko zuzendaritzako kide eta Zientzia Politikan doktoreak "Crisis del Regimen y regeneracion democratica" izeneko hitzaldia emango du Leioa eta Erandioko campusean, Zientzia eta Teknologia fakultateko Paraninfoan. Argazkian, Iñigo Errejon / © Podemos.