Unibertsitate erreformari ezezkoa emango diote gaur Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 27a, 12:11

Ikasle Abertzaleak (IA) ikastetxe eta Lanbide Heziketan gauzatzen ari diren Desobedientziaz Irauli! Asteak gaur izango du "inflexio puntua", Leioako campusean egingo duten nazio manifestazioaren (13:00etan, Mikel Laboa plazatik) bitartez. EU2015 unibertsitate estrategiari, LOMCEri eta Heziberriri kontra eta euskaraz ikasteko eskubidearen alde agertzeko, asanblada informatiboak, tailerrak eta hitzaldiak egiten dabiltza egunotan ikasleok. Izan ere, Europan egosten ari den unibertsitate erreforma "Bolonia famatuaren jarraipena" baino ez dela uste du IAk. Bere hitzetan, "isilpean eraman nahi duten hurrengo erasoa". Ikasle Abertzaleen ustez, "aldaketa sakonagoei bide emateko lehengo keinua" litzateke, EHUren Gobernu Kontseiluak gaur Bilbon ez-ohiko bilkuran (10:00etan, Bizkaia Aretoan) onartuko duen Berregiturapen plana, "fakultateak batzea ekarriko duelako”. Iñaki Goirizelaia EHUren errektoreak Gobernu Kontseiluari aurkeztu zion, herenegun, ikastegiak berrantolatzeko behin betiko proposamena, Euskal Herriko Unibertsitateak bere sorreratik izango duen egitura aldaketarik handiena ekarriko duena. Argazkian, manifestazioa iragartzeko prentsaurrekoa eskaini zuen azaroaren 4an IAk / © Ikasle Abertzaleek (IA).

"Pairatzen dugun egoera larriaren aurrean, ikasleok, beharrezkoa dugun hitza emango digun trantsizio mahai bat eratzea exijitzen diogu UPVko errektoretzari, ikasleriak horrenbeste aldiz eginiko eskaerei erantzuteko: EU2015 estrategia ez aplikatu, ikas eta hizkuntza eskubide duinak lortu, eta herritik eta herriaren beharrei erantzuteko hezkuntza egituratzeko", adierazi du IAk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun