Mikromatxismoen dosierra aurkeztuko du bihar Algortako Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 27a, 19:39

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren testuinguruan, ostiral honetan, azaroak 28, eguneroko eraso ikusezin edo onartuekin osatutako txostena aurkeztuko du Algortako Ernaik. "Geure inguruan eta egunerokoan milaka direlako guk geuk jasotzen eta produzitzen ditugun jarrera, komentario, hitz... eraso ere direnak", 17:30ean jarri du hitzordua gazte erakundeak, Villamonte kaleko kultur etxean. "Harreman osasuntsuak jo-puntu, gazteon artean egunerokotasunean eman ohi diren eraso ikusezin, onartu eta bakliogabetuak jaso ditugu. Goazen orain hausnartzera eta joerak aldatzera!", azaldu du Algortako Ernaik. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea, artxiboko irudian.

"Mikromatxismoa" bideo laburren sorta (© Ernai)

1. saioa



2. saioa



3. saioa



4. saioa



5. saioa



6. saioa



Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun