Etxeratek salatu du "dispertsioa, urrunketa, gure senideen isolamendua, kondenen luzapen izugarria eta holako neurrien gain, beste hainbat debeku eta trabarekin bizi behar garela, eta asko direla, adibidez, elkar ikusteko aukera ez duten bikoteak edota familiak estatu frantsesean egoteko debekuengatik. Berriz ere, espetxean edo ihesean dauden gure senideen aurka martxan diren salbuespeneko neurrien desaktibatzea eta oinarrizko eskubideen errespetua eskatzen dugu".
Eider Uruburu: "Senarra ikustea eta amatasuna ukatzen didate"
Eider Uruburu bilbotarrak Estatu frantsesaren aldetik jasaten duen debekuaz, sakabanaketaz, Zobaranekiko eskontzaz, haurdunaldiaz, abortuaz edota Lyon-Corbas espetxean zein ospitalean jasotako tratu umiliagarriaz aho bizarrik gabe mintzatu zitzaion epaiketaren aurretik Aiaraldea.com tokiko komunikabideari. Emandako elkarrizketan azaltzen zuenez, "ezarri didate lurralde debekua. Hori dela eta ezin naiz Estatu Frantziarrean sartu. Haien argudioa da bere lurraldean sartuz gero erakundean sartu naitekeela berriro, baina horrek ez du inolako zentzurik, egin nahi izango banu ez nieke baimena eskatuko. Nik baimena eskatu dut nire senarra ikusteko. Baina debekatzen didate nire senarra ikustea izorratzeko. Nahi izango balute ni kontrolatzeko eskumena dute, beraz segurtasun arrazoi horiek gezurra dira. Horregatik helegitea jarri dugu. Espetxean nengoela birritan jarri genuen helegitea eta hori egiteko prozesua oso ezatsegina. Oso modu iraingarrian jokatzen dute; leporatzen digute mesedeak eskatzen ditugula, baina zure senarra ikustea eskatzea ez da mesedea, eskubidea baizik. Askatu ostean beste helegitea jarri nuen, ez dute onartu eta Europako Giza Eskubideen Epaitegia besterik ez zaigu gelditzen, baina horrek urteak beharko ditu. Bitartean senidea ikusteko aukerarik ez dizute ematen, amatasuna ukatzen dizute... bakarrik telefonoz eta eskutitzez komunikatzen gara".
Ekimenaren kartela

Aletxu Zobaran Gorlizko preso politikoa "mitard"-era, zigor ziegara, eraman zuten herenegun, senideek eta Etxerat elkarteak salatu dutenez. Izan ere, beste bi kiderekin batera