Egitaraua
• 9:30ean, lan-jardunaldiaren aurkezpena eta Euskal Herriko 3. Sektoreko irratien inguruko azalpen orokorra (definizioa, sorrera, garapen eta gaur egungo egoera). Arantza Gutierrez Paz, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea.
• 10:00etan, Arrosa irrati-sarearen ibilbidea eta gaur egungo jarduna. Jon Aranburu, Arrosako koordinatzailea.
• 12:00etan, Antxeta irratia, hiru administrazio-eremuetan ari den 3. sektoreko irratia. Agus Hernan, Antxeta irratiko kidea.
• 15:00etan, Workshop: Euskal Herriko 3. Sektoreko irratien erronkak: araudia, finantzabideak, mugimenduaren egoera, edukiak, legeztapena... Itxaso Fernandez, koordinatzailea. EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea.
• 16:30 Mahai-ingurua: Retos regulatorios para la radio y television de proximidad (“Gertuko Komunikazio Mehatxupean” Kongresuaren barruan)
Moderatzailea: Ramoon Zallo (EHU) Maribel Fernandez (UAB), Patxi Azpillaga (EHU), Javier Garcia (REMC) eta Arantza Gutierrez (EHU).
EHUk Leioa eta Erandion duen campuseko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak antolatuta, gaur "Hirugarren Sektoreko Irratiak" izeneko lan-jardunaldia izango da Bilbon, Bizkaia Aretoan, Abandoibarra etorbidean, goizeko 9:30etik aurrera. Hirugarren sektoreari deitzen zaio irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarteenari. Irratigintzaren kasuan, honako hauek barne hartzen ditu: irrati aske, komunitario, elkarteko eta asoziatiboak. Lan-jardunaldian ikasle, irakasle, ikertzaile eta hirugarren sektoreko irratien ordezkariek hartuko dute parte. Tartean, Euskal Herriko irrati komunitarioak biltzen dituen