Gizon bat atxilotu dute Erandion taberna batean lapurtuta egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 28a, 08:41
Ertzainek 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten pasa den asteartean Erandioko jatetxe batean, Unberako errepidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako bertsioaren arabera, goizeko 5:15ak aldera alarma-zentral bateko zerbitzuak jakinarazi zion Ertzaintzari lapurretan ari zirela, Erandioko jatetxe batean, Leioa eta Unbe arteko errepidean. Bertaratutako ertzainek "lurrean etzanda ezkutatu nahian ari zen pertsona bat" aurkitu ei zuten, lokalaren atzeko aldean. Era berean, "jatetxeko leiho batek kristala hautsita zuela eta ondoan eskailera bat zegoela ere" ikusi ei zuten, baita tabernatik ustez lapurtutako ordenagailu eramangarri bat aurkitu ere. Balizko froga horiek ikusita, susmagarria atxilo egin zuten. Ertzaintzak nabarmendutakoaren arabera, atxiloak polizia-aurrekariak ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun