Gaur, ostirala, Ahaztuak elkarteak Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “
Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “
Pagaza” oroituko ditu arratsaldeko 7etan, Orozkoko museoan, hil zirenetik 41 urte beteko diren honetan. Ekitaldia "biktima guztiak, borrokalari guztiak" lelopean burutuko dute, Etxebarria zein Pagazaurtundua "Erregimen faxista baten kontrako" zein "Euskal Herria eta askatasunaren aldeko borrokalariak" izan zirela aldarrikatuz. "Beltza" eta "Pagaza" Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak 1973ko azaroaren 28an zendu ziren. Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, esku artean zuten bonbaren erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eta auto barruan eztanda egin zuenean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan. Bizitza galdu zutenean Etxeberriak 22 urte zeuzkan eta Pagazaurtunduak 19. Argazkian, Jon Etxeberria “Beltza” amezketarrari eta Jon Pagazaurtundua “Pagaza” laudiotarrari hil ziren tokian orain bi urte Gudari Egunean jarritako oroigarria.