Presoen aldeko sare herritarra ehuntzen hasiko dira asteartean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 28a, 17:58
Astearte honetan, abenduak 2, Algortako Sare aurkezteko eta antolatzen hasteko batzar irekia egingo dute. Hitzordua 19:00etan izango da, Villamonte kaleko kultur etxean; eta Teresa Toda kazetari eta preso ohiak hartuko du hitza. Hain zuzen ere, beste hainbat lagunekin gaur egindako agerraldian aurkeztu du Sare herritarreko kideak, urtarrilaren 10ean izango den presoak euskal herriratzearen aldeko manifestazioa. "Euskal Herrira now, orain, maintenant, ahora" lelopean egingo da martxa Bilbon, eta bi lekutatik abiatuko da batera: udaletxetik eta Casillatik. Esan bezala, Sareko kide diren Teresa Todak hartu du hitza, Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohiarekin batera. Adierazi dutenez, mobilizazio "jendetsua eta parte hartzailea" izango da. "Badira 25 urte baino gehiago, jada. Milaka pertsonen giza eskubideak urratuak izaten ari dira, espetxe barruan zein kanpoan. Urraketa planifikatua da, erabaki politiko baten ondorio, minan eta mendekuan oinarritua dagoena. Preso eta senideei gehitutako zigorra da, besteren artean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpen baten arabera legezkoa ez dena", adierazi dute. Argazkian, 2013ko Urteko Azken Ostiraleko kontzentrazioa Algortan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun