"Gure Sor Lekua" Euskal Herriari buruzko ordu eta erdi irauten duen koloretako dokumentala da eta 1956an estreinatu zen Hazparnen (Lapurdi), bertakoa baitzen zuzendaria, André Madré jenerala. Diasporako euskaldunei zuzendua zen, egilearen hitzetan, Sor Lekua iruditan ikusiz, haien herrimina arintzeko asmoz. Hitzak, Jean Elizalde, "Zerbitzari" idazle, apaiz eta euskaltzainak burutu zituen. Horixe izan zen Madrék burutu zuen pelikula bakarra. Historiografiak apenas aipatu du dokumental hau, guztiz ezezaguna zelako, eta hari buruz emandako datu urrietan, ez zen ageri euskaraz izan zitekeenik, EHUko iturriek aipatu dutenez. Izan ere, pelikula galdutzat ematen zen, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko NOR ikerketa taldeko Josu Martinezek 2012an kopia mutu bat aurkitu zuen arte.
EHUk antolatutako ekitaldian, filmaren bertsio laburtua proiektatuko da, Joserra Senperenak propio konposatutako musika originalarekin. Musika zuzenean interpretatuko du Xare / Hertz laukoteak. Aurkezpenean izango dira Iñaki Goirizelaia errektorea, André Madré zuzendariaren alarguna eta EHUko ikerlari Josu Martinez.
Ekitaldiak Leioako campusean:
Abenduak 2, asteartea
Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoa
11:30 Jon Zarate EHUren Euskararen arloko errektoreordeak agiri ofiziala irakurriko du.
12:00 “Bi arreba” ekitaldia: Andoni Egaña bertsotan eta Xabier Lizaso pianoan.
Ondoren, Jon Kortazar irakaslearen eta bere ikasleen parte-hartzea Harkaitz Canoren nokturnoak errezitatzen.
Abenduak 3, asteazkena
“Kalapitxixatu hadi!” lelopean antolatutako ekitaldiak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleen partaidetzarekin.
Goiz osoan, musika eta animazioa campusean zehar.
Egun osoan: “Bost baietz” lehiaketa eta jinkana campusean zehar.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Egun osoan eta toki ezberdinetan, fakultateko ikasleek sortu duten “Euskomorfosia” bideo musikalaren emanaldia.
13:15 Flashmoba eta mosaikoa Mikel Laboa plazan.
16:00 Bakarrizketak fakultateko eskailera zurietan: Galder Perez, Esther Uria eta Oihan Vega.
Zientzia eta Teknologia Fakultateko paranoninfoa
12:00 “Fusioaren bidezko energia. ITER proiektua. Fernando Plazaolaren hitzaldia. Mahai-ingurua ikertzaile euskaldunekin.
Leioako Ostalaritza Eskola
13:00 Euskal-bazkaria Leioako ostalaritza eskolan musikaz alaituta.
14:00 Euskarazko leloaren lehiaketaren sari-banaketa.