Urtarrilaren 6ra arte egongo da piztuta Getxo udalerriko Gabonetako argiztapena. Hain zuzen ere, gaur arratsaldean, 18:30ean, egingo dute horiek pizteko ekitaldi ofiziala, Algortako Torrene eta Juan Bautista Zabala kaleen arteko elkargunean. Bertan, Imanol Landa alkatea, udal ordezkariak, Getxo Enpresakoak eta urte asko zabalik daraman Iñaki bitxi-dendaren jabeak egongo dira. Gabon-argiak igandetik ostegunera piztuta egongo dira, 18:00etatik 22:30ak arte, eta ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperatan, 18:00etatik 24:00ak arte. Bosgarren urtez jarraian, Udalak beregain hartuko ditu argien instalazioaren eta mantentze-lanen gastu guztiak, (100.000 euro alegia, iazko kopuru berbera). Imanol Landak esan duenez, “beste urte batez, gure laguntza eman nahi diogu tokiko merkataritzari Gabonetan udalerriaren dinamizazio ekonomikoa sustatze aldera. Gobernu Taldea konprometituta dago Getxon dauden 2.000tik gora denda eta ostalaritza establezimenduen sustapenarekin, horiek baitira sektore estrategikoa eratzen dutenak, udalerriko ekonomia dinamizatu eta enplegua sortzen dutelako”. Argazkian, orain hiru urte ere Zabala kalean egin zuten Gabonetako argiak pizteko ekitaldi ofiziala Imanol Landa alkateak, Maite Ibarbengoechea Getxo Enpresako presidenteak eta Merkataritza Mahaiko kideek / ©
Getxoko Udala.