Geratzen diren saioak:
- Abenduak 4. "Gerren arteko pizkundean" izeneko dokumentalak erakutsiko du Iraultza Frantsesak eta Foruak galtzeak hizkuntzaren beste atzerakada bat ekarri zutela. Hala ere, XX. mendearen hasieran euskarak beste berpizkunde txiki bat izan zuen kultur mugimendu erromantikoari esker.
- Abenduak 11. "Mundua osatzen" azken dokumentala izango da eta horretan 36ko gerrak eta frankismoak eragindako urte ilunak aipatuko dira eta baita hemendik aurrerako erronka berriak eta hainbat klabe ere.
XIX. mendearen errealitate politiko nahasiak euskaran izan zuen eragin gogorra eta XX.aren hasieran euskarak bizi izan zuen berpizkunde txikiari buruzko xehetasunak ikusi ahal izango dira ostegunean, abenduak 4, Algortan, euskarari buruzko bosgarren dokumentalean. "Gerren arteko pizkundean" izeneko proiekzioa Villamonteko kultur etxean izango da, 19:30ean,