Getxok herrialde txiroei emandako laguntza ikusgai asteburu luze honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 2a, 14:54

Getxoztar guztien ahaleginari eskeri herri txirotuetan egin den lanaren berri ematea, lankidetza hurbiltzea eta udalerriaren elkartasuna agerian uztea dira urtez urte Getxoko Udalak antolatutako "Getxotik Mundura Mundutik Getxora" ekimenaren helburu nagusietako batzuk. Oraingoan hamazazpigarren edizioa beteko du eta jarduera ugariren egitaraua eskainiko du, gehienak datorren asteburuan, abenduaren 5etik 8ra, Areetako Xake plazan kokatutako karparen pean. Aurtengo berritasunen artean,igandean bidezko merkataritzako arropa desfilea eta La Malagasy Gospel taldearen kontzertua izango dira. “Bultzatzen ari garen hiri solidarioaren eredua erakutsiko duten antolatutako jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditut herritarrak. Horretan, GGKEen inplikazioaren eta getxotarrok urte osoan zehar egiten dugunaren garrantzia agerian geratuko da. Igandean, hilaren 7an, oso egun berezia izango da, jarduera ugarirekin eta umeak ere elkartasunaren eta lankidetzaren mundura hurbildu ahal izango dira, hainbat tailerren eta saio ludikoren bitartez”, nabarmendu du Kepa Miñambres Llona Garapeneko Lankidetzako zinegotziak. Argazkian, hainbat ikastetxeetako neska-mutilak "Getxotik Mundura Mundutik Getxora" ekimenean, artxiboko irudian / © Getxoko Udala.

Antolatutako jardueren artean, Getxo bidezko merkataritzako kafearekin eta kakaorekin esnatuko da, asteburu osoan zehar, abenduaren 5etik 8ra, Itzubaltzeta / Romoko eta Areetako 35 ostalaritzako establezimenduk (adierazgarrirekin) produktu horiek zerbitzatuko dituztelako. Produktu horietariko bat kontsumitzen duten pertsonek bidezko merkataritzako produktuen otzara baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Igandean, Areetako Xake plazan jarritako karpan, Getxoko Udalak emandako diru-laguntzekin aurrera eramandako proiektuak erakutsiko dituen GGKEen ohiko azokaz gain, 13:00etan, bidezko merkataritzako arropa desfilea izango da, Oxfamen eskutik. Hoss Intropia moda etxearen eta Indiako lau ekoizle-talderen laguntzarekin egindako jantzien bilduma ikusi ahal izango da, Vera Luna proiektuaren barruan. “Helburua da jantziak eta osagarriak ekoizten dituzten pertsonen bizi baldintza duinak eta aldi berean kontsumitzen dutenentzako hobariak ere sustatzea. Asmoa zer kontsumitzen dugun eta zein baldintzatan jakitean datza”, azaldu du Izaskun Orio Osfameko bozeramaleak. Jantziak eta osagarriak desfilean bertan edo Oxfamenek duen webgunean erosi ahal izango dira.

19:00etatik aurrera, Madagaskarreko La Malagasy Gospel taldeak eskainiko duen kontzertuaz gozatu ahal izango da. La Malagasy Gospel musika talde bat baino gehiago da, Agua de Coco GKEaren proiektua delako, umeek jasaten duten lan-esplotazioaz eta umeen eskubideak musikaren bitartez zaintzeaz kontzientziatu nahi duelako. La Malagasy Gospeleko neska kantariak Madagaskarreko Tulear auzo txirotuetako batekoak dira. Eskolara joaten dira eta jasaten ari ziren lan-esplotazioko egoeratik ateratzea lortu dute. Mutilak, itsuak dira eta Agua de Coco taldeak aipatutako hirian duen gazteentzako zentro sozialean bizi dira. Urtean zehar, 60 neska baino gehiago eta hiru mutil joaten dira astero entseguak egitera Agua de Cocok Tulear-en duen Arte eta Musikako Zentrora. Europatik kontzertuak ematera joaten den taldeko kideen aukeraketa ez da beren ahots kalitateengatik egiten, baizik eta taldearen bizitzaren inplikazioagatik eta eskolan lortutako emaitza onengatik.

Giza eskubideak

Abenduaren 11n Giza Eskubideen Munduko Deklarazioaren irakurketa izango da Getxo Elkartegian, Unesco Etxearen eskutik, horren urteurrenaren ospakizuna dela eta. Ekitaldia 20:00etan hasiko da, "Emadazu minutu bat Giza Eskubideen alde" lelopean, eta irakurketa Lander Otaola eta Ylenia Baglietto aktoreek egingo dute. Helburua herritarrak giza eskubideez kontzientzia izango da. “Orokorrean eskubide guztien alde egingo dugu, eta batez ere gehien urratutakoen alde. Une honetan, bereziki jateko eta etxebizitza duina izateko eskubideen alde egiten ari gara, gure inguruan bertan oso urratutakoak”, azaldu du Txabi Anuzitak, Unesco Etxea GKEko bozeramaleak. Ekitaldiak Unesco Etxeak antolatzen duen Emadazu minutu bat Giza Eskubideen alde minutu bateko ikus-entzunezko piezen lehiaketa aurkezteko ere balio izango du.

Erakusketak

Ostiralera arte, abenduaren 5era arte, “El futuro comienza hoy” erakusketa ikusgai dago Algortako azokan, Vicente Ferrer Fundazioa Indiako Anantapur-en daliten alde egiten ari den lanaren inguruan. Ramón Serranoren erretratuen bidez, erakusketan Indiako nekazaritzako aldearen iragana, gaur egungoa eta etorkizunaren erronkak ikus daitezke. Bestalde, “10 arrazoi Bidezko Merkataritza kontsumitzeko” da Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian datorren abenduaren 14ra arte ikusgai dagoen 10 komiki ilustratzaileren erakusketaren gaia.

Gainontzeko jarduerei buruzko informazio gehiago (Bidezko Merkataritzako denda, pelikulen proiekzioak, Guatemalako emakumeei buruzko poesia saioa…) udal web gunean ikus daiteke, www.getxo.net helbidean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun