Imanol Landa Getxoko alkateak arratsaldean emango dio bosgarren Argia Ereiten Saria Neguriko Gobela ikastolari, bere 50. urteurrenaren ospakizuna dela eta. Sari-emate ekitaldia 20:00etan hasiko da Algortako Fadura kiroldegiko batzar aretoan. Aipamenak ikastolak urte hauetan guztietan euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatu nahi du, udal iturriek adierazi dutenez. Gobela ikastolako arduradunek Luis Artola artisauak egindako egurrezko eskultura jasoko dute. Argia Ereiten Sarien lehen edizioaren irabazlea Laura Lapeyra izan zen. Saridunak Algortako Juan Bautista Zabala ikastetxeko gurasoen elkartean egindako lanagatik jaso zuen ikurra. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zen, bizitza osoa hizkuntza sustatzera dedikatzeagatik; hirugarrena San Nikolas ikastolarentzat, euskarazko heziketan 50 urtetan burututako lanagatik; eta laugarrena Nahikari Ayo, bertsolaritzaren alde egindako lanagatik. Argazkian, Laura Lapeyrak jaso zuen 2010ean lehenengo Argia Ereiten saria / © Getxoko Udala.